Zumarragak 142,55 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Urretxuk 73,22
Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, azken 24 orduetan Osasun sailak bi positibo atzeman ditu Zumarragan. Urretxun, berriz, ez du positiborik atzeman.
Jaurlaritzak azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago dituzten herriak gorriz markatzen ditu eta biak horiz markatuta daude (azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 300 kasu baino gutxiago). Zumarragak 142,55 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Urretxuk 73,22. Eusko Jaurlaritzak 60tik jaistea jarri du helburu bezala eta Urretxu lortzeko zorian da, beraz.
Erkidego mailan hori lortzen denean, erkidego mailako itxiera amaitutzat emango da. Hori lortzetik nahiko urrun gaude, ordea. Erkidegoan 294,54 kasu egon dira 100.000 biztanleko azken 14 egunetan.