Valentziako Picassent kartzelatik Arabako Zaballara etorriko da
Ainhoa Barbarin preso urretxuarra Valentziako Picassent kartzelatik Arabako Zaballa kartzelara ekarriko dute. Picassent kartzela Urretxutik 600 kilometro baino gehiagora dago eta Zaballa 60ra. Koronabirusa dela eta, espetxeak itxita daude eta lekualdatzeak etenda. Espetxeak irekitzen dituztenean ekingo diete berriro lekualdatzeei. Hilabeteko epean izatea espero da.