Urretxuk 58,57 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Zumarragak 142,55
Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, azken 24 orduetan Osasun sailak positibo bana atzeman du Urretxun eta Zumarragan.
Jaurlaritzak azken 14 egunetan 100.000 biztanleko izandako kasuen arabera herriak gorriz, laranjaz, horiz edo berdez markatzen ditu. Gaurtik, Urretxu berdez dago. Berdez azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 60 kasu baino gutxiago izan dituztenak daude. Urretxuk 58,57 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan. Zumarraga, berriz, horiz dago: 142,55 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan. Eusko Jaurlaritzak 60tik jaistea jarri du helburu bezala eta Urretxuk helburua bete du. Erkidego mailan hori lortzen denean, erkidego mailako itxiera amaitutzat emango da. Hori lortzetik nahiko urrun gaude, ordea. Erkidegoan 282,04 kasu egon dira 100.000 biztanleko azken 14 egunetan.