Mutamu Urretxu eta Zumarragako musika taldeen kolektiboak deituta egin zen, 'Kultura ez profesionala berraktibatu!' lemapean.
COVID-19ak gogor jo duen sektoreetako bat da musika eta zuzeneko emanaldiei lotutako profesionalena, eta zer esanik ez, baita lan hori afizioz egiten dutenena ere. Atzo kontzentrazioa egin zuten Areizaga-Kalebarren plazan kultura segurua dela aldarrikatzeko eta kulturgintza profesionala eta ez-profesionala lehenbailehen berraktibatu behar direla aldarrikatzeko.