Zumarragak 173,10 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Urretxuk 58,57
Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, asteburu honetan Osasun sailak bost positibo atzeman ditu Zumarragan. Urretxun, berriz, ez du positiborik atzeman. Joan zen asteburuan bi positibo atzeman ziren (bat Zumarragan eta bestea Urretxun).
Urretxuk eremu berdean jarraitzen du eta Zumarragak horian. Zumarragak 173,10 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan (azken egunetan igo egin da) eta Urretxuk 58,57.
Erkidego mailan, 255,03 kasu egon dira 100.000 biztanleko azken 14 egunetan. Ostiralean LABIk bilera egingo du eta mugikortasuna herrialde edo erkidego mailara zabaltzea aztertuko du. Dena den, helburua 60tik jaistea da.