Manaslu mendia igotzeko asmoa zuten, baina eguraldiak ez die lagundu
Iñaki Alvarez alpinista zumarragarrak eta bere taldekideek espedizioa amaitutzat eman dute. Manaslu mendia igotzeko asmoa zuten, amore eman behar izan dute. Bi aldiz saiatu dira gailurrera heltzen, baina ezinezkoa izan zaie. Eguraldiak ez die lagundu. Bigarren saiakeraren ondoren astebete baino gehiago eman dute oinarrizko kanpamentuan eguraldi onaren zain, baina hurrengo hamar egunetarako eguraldi txarra iragarri dute eta etxera itzultzea erabaki dute.