Saioa apirilaren amaieran emango dute
ETB1eko Herri txiki, infernu handi saiokoak Urretxun egon ziren atzo. Zuhaitz Gurrutxagak, Mikel Pagadizabalek, Sebastian Lizasok eta lan taldeko gainontzeko kideek urretxuarrekin egindako elkarrizketak aurkeztu zituzten Ederrena pilotalekuan.
Elkarrizketatuen artean, Mendizabal baserriko Itziar Sasieta, Motz tabernako Gaizka Oiartzabal Pitillo, Jesus Mendizabal saltseroa, Iñaki Akizu parrokoa, Egoitz Mujika Txiki auto gidaria eta Nadia marokoar jatorriko euskalduna daude. Pilotalekuan bildu zirenek primeran pasa zuten.