Urretxuk 190,36 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Zumarragak 162,92
Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, azken 48 orduetan Osasun sailak ez du positiborik atzeman Urretxu eta Zumarragan.
Jaurlaritzak azken 14 egunetan 100.000 biztanleko izandako kasuen arabera herriak gorriz, laranjaz, horiz edo berdez markatzen ditu. Berdez azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 60 kasu baino gutxiago izan dituztenak daude, horiz 60 eta 300 artekoak, laranjaz 300 eta 500 artekoak eta gorriz 500dik gorakoak. Urretxu eta Zumarraga horiz daude. Urretxuk 190,36 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Zumarragak 162,92 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan. Eusko Jaurlaritzak 60tik jaistea jarri du helburu bezala. Erkidego mailan hori lortzen denean, erkidego mailako itxiera amaitutzat emango da. Hori lortzetik nahiko urrun gaude, ordea. Erkidegoan 204,44 kasu egon dira 100.000 biztanleko azken 14 egunetan.