Gainzuri ikastetxeko ikasleak Urretxu eta Zumarragako alkateekin elkartu ziren atzo, kaleei emakumeen izenak jartzeko eskatzeko. Iaz kalera atera ziren bi herrietako emakume esanguratsuen izenak aldarrikatzera eta udalek kaleei emakumeen izenak eman ez dizkietenez, aurten alkateekin elkartzea eta eskaera aurrez aurre luzatzea erabaki dute.