Urretxuk 146,43 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Zumarragak 152,73
Azken lau egunetan Osasun sailak hamaika positibo atzeman ditu Zumarragan eta bakarra Urretxun.
Jaurlaritzak azken 14 egunetan 100.000 biztanleko izandako kasuen arabera herriak gorriz, laranjaz, horiz edo berdez markatzen ditu. Berdez azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 60 kasu baino gutxiago izan dituztenak daude, horiz 60 eta 300 artekoak, laranjaz 300 eta 500 artekoak eta gorriz 500dik gorakoak. Urretxu eta Zumarraga horiz daude. Urretxuk 146,43 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Zumarragak 152,73. Eusko Jaurlaritzak 60tik jaistea jarri du helburu bezala. Erkidego mailan hori lortzen denean, erkidego mailako itxiera amaitutzat emango da. Hori lortzetik nahiko urrun gaude, ordea. Erkidegoan 223,76 kasu egon dira 100.000 biztanleko azken 14 egunetan. Zifra hau pixkanaka igotzen ari da, gainera.