Urretxuk 175,72 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Zumarragak 213,83
Azken 24 orduetan Osasun sailak sei positibo atzeman ditu Zumarragan eta bi Urretxun.
Jaurlaritzak azken 14 egunetan 100.000 biztanleko izandako kasuen arabera herriak gorriz, laranjaz, horiz edo berdez markatzen ditu. Berdez azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 60 kasu baino gutxiago izan dituztenak daude, horiz 60 eta 300 artekoak, laranjaz 300 eta 500 artekoak eta gorriz 500dik gorakoak. Urretxu eta Zumarraga horiz daude, baina laranjara hurbiltzen ari dira. Urretxuk 175,72 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Zumarragak 213,83. Eusko Jaurlaritzak 60tik jaistea jarri du helburu bezala. Erkidego mailan hori lortzen denean, erkidego mailako itxiera amaitutzat emango da. Hori lortzetik nahiko urrun gaude, ordea. Erkidegoan 228,35 kasu egon dira 100.000 biztanleko azken 14 egunetan. Zifra hau pixkanaka igotzen ari da, gainera.