Eskaintza hori iaz edo aurten 18 urte bete dituzten zumarragarrei zuzendua dago
Goierriko Hedabideak eta Zumarragako Udalaren arteko hitzarmenari jarraiki, seigarren urtez jarraian, Zumarragako Udalarekin harremanak euskaraz izan nahi dituzten gazteek Goierriko Hitza egunkaria eta GoiBerri aldizkaria dohainik jasoko dituzte urtebetez.
Udalak gutun bana bidali die gazteei udalarekin euskaraz aritzeko duten eskubidea gogorarazteko. Udalarekin harremanak euskaraz izan nahi dituztenek, Goierriko Hitza eta Goiberri jasotzeko, esku orria bete eta martxoaren 31 baino lehen udaletxera bidali behar dute euskara@zumarraga.eus helbidera. Aurten 194 gaztek izango dute aukera.