Urretxuk 307,51 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Zumarragak 346,20
Azken 24 orduetan Osasun sailak sei positibo atzeman ditu Zumarragan eta zazpi Urretxun. Positibo kopurua igotzen ari da eta Urretxu eta Zumarraga eremu horitik laranjara pasa dira. Urretxuk 307,51 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Zumarragak 346,20.
LABI teknikoak azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 400 kasu baino gehiago dituzten herriak ixtea proposatu du. LABIren bilera gaur arratsaldean da. Neurri hori onartzen badute, seguru aski Aste Santuan urretxuar eta zumarragarrak ezingo dira herritik atera. Izan ere, azken egunotako bilakaerarekin jarraituz gero, bi herriek egun gutxitan gaindituko dute 400eko langa.