Iker Serrano eskubaloi jokalari urretxuarrak prentsaurrekoa eman du gaur denboraldi amaieran Bidasoa taldea utziko duela iragartzeko. Serrano taldeko kapitaina da prentsaurrekoan Gurutz Aginagalde klubeko egungo lehendakariak, Javier Sesma eta Jose Angel Sodupe lehendakari ohiek, Jacobo Cuetara entrenatzaileak eta lehen taldeko jokalariek parte hartu dute.
Serranok azken bost urte hauek oso “biziak” izan direla eta bere zikloa amaitu dela esan du. Horretaz gain, zaleei eskerrak eman dizkie lehen egunetik eman dioten babesagatik.