Ane Miren Ormazabalek bi logotipo egin ditu eta herritarrek bietako bat aukeratu dute
Urola kirol elkarteak 50 urte bete behar ditu. Urteurrena datorren denboraldian ospatuko da. Klubak logotipo bat egitea erabaki du eta diseinua Ane Miren Ormazabalen esku utzi du. Honek bi logotipo egin ditu eta herritarrek gehien gustatu zaienaren aldeko bozka emateko aukera eduki dute. Albiste honetan ageri denak lortu du boto gehien.
Logotipo irabazleak 147 boto lortu ditu (%57): 103 online eta 44 larunbatean plazan. Besteak 11 boto lortu ditu (%43): 80 online eta 31 plazan. Guztira 258 boto jaso dira, beraz.