Pello Lizarralde idazle zumarragarraren 'Argiantza' eleberria da saria jasotzeko bi finalistetako bat.
2020. urteko 111 Akademiaren saria nori eman erabakitzeko, hirugarren eta azken bozketa txanda martxan jarri berri dute. Finalera pasa diren bi obrak Pello Lizarralde idazle zumarragarraren Argiantza eta Joxean Agirreren Nobela errealista bat dira. Bi horien artean hautatu beharko dute sariduna akademiakideek apirilaren 22ra bitartean.