Covidak sortutako egoerara egokitzeko inbertsioak eta ekipamenduak finantzatuko ditu Zumarragako Udalak
Zumarragako merkataritza eta ostalaritza lokalak Covid ondoriozko egoerara egokitzeko inbertsioak eta ekipamenduak finantzatzeko, 100.000 euroko laguntza-lerro espezifiko bat jarri du abian Zumarragako Udalak.
Zumarragako merkataritza eta ostalaritza lokalak Covid ondoriozko egoerara egokitzeko inbertsioak eta ekipamenduak finantzatzeko, 100.000 euroko laguntza-lerro espezifiko bat jarri du abian Zumarragako Udalak.
Egoitza fiskala Zumarragan duen txikizkako merkataritzako edota ostalaritzako jarduera baten titularrak diren pertsona fisiko eta juridikoek eska dezake laguntza. Beste bi baldintza ere bete behar ditu eskatzaileak: Zumarragan jendearentzat zabalik dagoen saltokia izatea eta dagokion EJZn alta emanda egotea. Maiatzaren 31ra arte egin daitezke eskariak zumarraga.eus webgunean.
- Diruz lagundu daitezkeen gastuak: Babes manparak, gelen banagailuen terminalak, haize babesak, bereizteko edota babesteko elementuak barnealdeko edo kanpoaldeko eremuetan.
- Laguntzaren zenbatekoa: egindako inbertsioaren %100, gehienez ere, 1.000 euro eskaera bakoitzeko.
- Aurkeztu beharreko dokumentazioa: eskabide ofiziala, zinpeko aitorpena, inbertsioen aurrekontua eta inbertsioa eginda badago, faktura eta ordainagiria. 2021eko ekainaren 15era arteko epea egongo da fakturak eta ordainagiriak aurkezteko.