Urretxuk 1010,40 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Zumarragak 906,22.
Urretxuk 1.000ko langa gainditu du: 1010,40 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan. Zumarragak, berriz, 906,22. Dena den, azken 24 orduetako datuak ez dira aurreko egunetakoak bezain txarrak: Osasun sailak 4 positibo atzeman ditu Zumarragan eta 3 Urretxun. Azken asteko honetako datu onenak dira.