Zumarragako Arreta Gunea asteko 7 egunetan, 24 orduz irekitzea eskatu dute herritarrek.
Zumarragako Etengabeko Arreta Gunea, asteko zazpi egunetan, 24 orduz zabaldu dezatela aldarrikatu dute, gaur goizen egin duten manifestazioan. Areizaga-Kalebarren plazatik abiatu, eta herriko kaleak zeharkatu dituzte, Etengabeko Arreta Gunearen plataformak deituta. Martxoan Osakidetzak EAG itxi zuen, eta udazkenean berriro ireki zuen, baina ez koronabirusa iritsi aurreko baldintzetan. Horren aurrean, Zumarragako eta Urretxuko herritarrak, haserrea erakusteko kalera atera dira, beste behin ere, eta protestekin segiko dutela esan dute.