Goierri Garaia atletismo klubak lan bikaina egin du asteburuan Kantabrian jokatu den Espainiako mendiko lasterketa txapelketan.
Postu onenak Ekain eta Ibai Larrea anai antzuolarrek lortu dituzte. Ekain bigarren postuan sailkatu da 20 urte azpikoen artean eta Ibai laugarren.
Ekain Portugalen jokatuko de Europako txapelketara sailkatu da eta Ibaik ere, seguru aski, Portugalera joateko aukera izango du.
Emakumezkoak Emakumeek ere oso lan ona egin dute. Ainhoa Unanue urretxuarra zazpigarren postuan sailkatu da 23 urte azpikoen artean eta Nora Aranburu urretxuarra hamabigarren 20 urte azpikoen artean. Lourdes Oiarzabal lezotarrak eta Naroa Arrieta ordiziarrak senior mailako lasterketan parte hartu dute. Oiarzabal 43. postuan sailkatu da eta Arrieta 59. postuan. Emakumezkoen artean, Goierri Garaia zazpigarren talde onena izan da.
Argazkian, Nora Aranburu.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide