KKinzona irratian sineskeriei aurre egiteko egin zuen 'Pentsatu, ez sinistu' saioagatik jaso du aipamena
Gaur arratsaldean CAF-Elhuyar sariak banatu dira, Ezagutza da txertoa lelopean. Zientzia kazetaritzaren kategorian, Jon Urzelai Urbieta zumarragarrak aipamen berezia jaso du Pentsatu, ez sinistu irratsaioagatik.
Irratsaio hau KKinzona irrati librean egin zuen, iazko abuztutik urrira bitartean, “sineskeri giroari aurre egiteko”. Txertoei eta uhin elektromagnetikoei buruz hitz egin zuen, besteak beste. “Ez dakit proiektu hori itzuliko den. Itzultzen bada, seinale txarra”, dio.
Urzelai fisikaria eta soziologoa da eta bigarren hezkuntzako eskolak ematen ditu Elorrion.
Pentsatu, ez sinistu saioko atalak entzuteko, sakatu hemen.