Bi markak bizkar-igeriketan egin ditu
Nahia Garrido igerilari urretxuarrak 14 urtekoen Euskadiko bi marka hautsi ditu asteburuan, Euskadiko Kopan. Bi markak bizkar estiloan egin ditu. 100 metroko proban 1:02.11ko marka egin zuen eta 200 metroko proban 2:15.99koa. Garrido 2007an jaio zen eta Tolosaldea IKT taldearekin igeri egiten du. Talde honek hirugarren postua lortu zuen taldekako sailkapenean.