Larunbatean da jaialdia, Urretxuko Labeaga aretoan. Sareraren bat bueltatuko balute, atzera salgai jarriko dutela iragarri dute antolatzaileek.
Poligrafo Fest jaialdirako sarrerak salgai jarri eta egun gutxira, denak agortu dira. Hala jakinarazi du gaur jaialdia antolatu duen Zarraparra taldeak.
Kontzertuak larunbat honetan, maiatzak 1, izango dira, Urretxuko Labeaga aretoan. John Dealer & The Coconuts (13:00), Soma Cult (16:30), Northagirres (18:00) eta Joseba B. Lenoir Gang (19:30) taldeek joko dute.
Inork koronabirusagatik edo konfinatuta dagoelako sarrera itzuliko balu, atzera ere salgai jarriko dutela iragarri dute.