Zuzendaritzak oroigarri bat oparitu dio, lehen taldearekin 300 partida jokatu dituelako
Asier Martin futbol jokalariak Urolarekin 300. partida jokatu zuen joan zen asteburuan. Hori dela eta, klubak oroigarri bat oparitu dio gaur arratsaldean. Ekitaldian Martinen taldekideek, entrenatzaileak eta zuzendaritzako kideek parte hartu dute. Baita Urolarekin 300 partida jokatu dituzten beste lau jokalariek ere: Iñaki Aranzadik, Matias Sanchezek, Iñaki Ibarzabalek eta Ander Badiola taldekideak.
Martinek 31 urte ditu eta ibilbide osoa Ander Badiola eta Markel Oruesagasti taldekideekin egin du.