Maiatzaren 1eko jai eguna dela eta, ostiralera aurreratu dute feria. Postuen kokapenean ere aldaketak izango dira.
Larunbata jaieguna denez, azoka bihar egingo dute Zumarragan. Ostirala izanik, La Salleko patioan jarriordez, arropa eta beste postuak Trintxeran kokatuko dira. Gainerakoak ohiko tokietan izango dira: baserritarrenak eta ekoizleenak, Nave de las Caseras edo Baserritarrak plazan, eta fruta eta beste elikagai postuak Zelai Arizti pilotalekuan.
Azokara joaterik ez dutenek Klik eta Jaso takilen zerbitzua erabili dezakete, saltzaileei aurrez egindako eskaerak jasotzeko. zumarragakoazoka.eus webguneandago saltzaileen informazioa.