Zumarragako aurrelariak makina bat taldetan jokatu zuen
Esteban Txintxurreta Ormazabal futbolari ohi zumarragarra hil da. Txintxurreta aurrelaria izan zen eta makina bat taldetan jokatu zuen: Beasain, Sanse, Reala, Eibar, Racing, Murtzia, Ourense eta Real Unionen.
Otamotz aldizkariak berari buruzko erreportajea egin zuen 2006ko azaroan. Erreportajea irakurtzeko, sakatu hemen.
Horra hor Txintxurretaren argazki batzuk: Murtzian, Santanderreko Racing taldearekin (makurtuta, ezkerretik hirugarrena) eta Realarekin Argixaon (ezkerretik lehenengoa).