Pello Lizarralde idazle zumarragarrak 111 Akademiaren 2020ko saria irabazi du, Argiantza nobelarekin. Finalistak Lizarralde eta Joxea Agirre izan dira. Azken hau, Nobela errealista bat lanarekin.
111 Akademia Euskal Herriko literaturazaleen bilgunea da. Ia 200 irakurlek parte hartzen dute egitasmoan: liburuak irakurri, iruzkinak bidali eta urtero 111 Akademiaren Saria ematen dute. Akademiakide izateko akademia@111akademia.eus helbidera idatzi behar da.