ZUbertsotan bertso eskolak hasitako katearen hamargarren kate-begia Josu Aztiriak osatu du, urari jarritako bertsoekin.
URA GEURE GURA
· Doinua: Esperantzarik gabeko zenbait
· Egilea: Josu Aztiria Urtaran
Gurea zen ura garesti
Hamabost urteetan salgai,
Prezioak gora joan dira,
Arcelor itxi zela ai !
Familia zaurgarrienak,
kolpatuenak ere bai.
Fakturak ere ezin jasorik
nahiz eta ez genuen nahi.
Ur gutxiago gastatu arren,
irabaziak gora darrai.
Merkatua edo bizitza,
horixe da dugun guda.
Ura negozio bihurtzeak
ez digu egin onura.
Garesti ordaindu dugu
merkatuaren faktura
Ura bere bidera berriz
ekartzea dugu gura
Berreskuratu dezagun azkar
Herritarrona den ura.