Udalak erdigunea zazpi eremutan zatitu du eta 21:00etatik 08:00etara bakoitzak bere eremuan aparkatu beharko du
Zumarragako Udalak aparkaldi mugatuko guneak arautzeko ordenantza aldatzea onartu du eta gauez (21:00etatik 08:00etara) bertan bizi direnek bakarrik aparkatu ahal izango dute. Bakoitzak dagokion eremuan aparkatu beharko du (edo aparkaldi mugatuko gunetik dauden kaleetan, noski).
Eremuak ondorengoak dira:
- -Soraluze, Legazpi eta Euskadi plaza.
- -Secundino Esnaola, Urola eta Ibaiondo (Legazpi kalearen atzealdea).
- -Elizkale eta Beloki hiribidea.
- -Bidezar, Piedad eta Iparragirre.
- -Txurruka, Okendo eta Elkano.
- -Urdaneta, Loiolako Iñigo, Artiz (pareak 28. zenbakiraino eta 13, 15 eta 17) eta Filipinar Uharteak.
- -Esteban Orbegozo, Hiri Lorategia eta Artiz (19, 21, 23, 25, 29 eta 32).
Udala Kalebarren ere zerrenda horretan sartzea aztertzen ari da. Neurria ekainean sartuko da indarrean. Gauez bertan aparkatu ahal izateko egoiliar txartela eduki beharko da. Txartela udaletxean eskatu beharko da.