Xabier Erostarbek ez du Promozio txapelketako finalera sailkatzea lortu eta Zumarragak 2 eta 1 galdu du Herriarteko paleta txapelketako lehen kanporaketako joaneko saioan
Asteburu gazi-gozoa izan da Urretxu eta Zumarragako pilotarientzat. Xabier Erostarbek ez du Promozio txapelketako finalera sailkatzea lortu eta Zumarragako paleta taldeak 2 eta 1 galdu du Soraluzen, Herriarteko txapelketako lehen kanporaketako joanekoan. Itzulerako partidak larunbatean jokatuko dira, 10:30ean, Beloki pilotalekuan.
Albiste onak ere egon dira, ordea. Beloki Pilota Kirol Elkarteko Josu Vianak Gipuzkoako Mendebaldeko lau t’erdiko 1/2ko txapelketa irabazi du. Finala larunbat arratsaldean jokatu zen Ataunen. Ander Ibarluzeak, berriz, gazte mailako 2. mailako Gipuzkoako lau t’erdiko txapelketa irabazi du. Eta bere anaia Oierrek kadete mailako 1. mailako Gipuzkoako lau t’erdiko txapelketa irabazi du.