Zumarragak 845,13 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Urretxuk, berriz, 702,88
Koronabirusaren inguruko datuak hobetzen ari dira. Azken 24 orduetan ez dute kasurik atzeman Urretxun eta Zumarragan, berriz, hiru atzeman dituzte. Urretxun, koronabirus kasu berririk gabeko azken txostena martxoaren 21ekoa izan zen. Zumarragak 845,13 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Urretxuk, berriz, 702,88. Datuak hobetzen ari dira, baina txarrak dira oraindik. Igandetik aurrera ordutegi eta mugikortasun askatasun handiagoak izango ditugu, baina kontuz ibiltzea komeni da.