Irimo, Beloki eta Oleta gainetara igo dira gaur bi herrietako hainbat bizilagun Izan Bidea ekimenarekin bat eginez.
Sare plataformak deituta Izan Bidea ekimena egin da gaur Euskal Herriko mendi gainetan. Goierrin 18 herrik egin dute bat ekimenarekin, 22 tontorretara igotzeko gonbita luzatuta. Urretxun eta Zumarragan Irimo, Beloki eta Oleta izan dira bertako bizilagunek igo dituzten tontorrak. Izazpira ere hainbat zumarragar joan da, hala deituta zeuden Ezkioko bizilagunekin batera.
Urruntze-politika bertan behera utzi eta preso guztiei gradu-progesioa aplikatzea exijitu dituzte, besteak beste, tontorretan batu direnek. Guztiek batera, 11:30ean tontorretan argazkiak atera dituzte, modu sinbolikoan presoen etxeratzea eskatzeko. Argazkiaren ondotik Sareren izenean komunikatu bera irakurri da Goierriko tontor bakoitzean eta jarraian, Julio Sotoren bertsoak abestu dituzte.