Bihar goizean arropa eta osagarrien salmenta postuak Gernikako Arbola plazara itzuliko dira. Beraz, bihartik aurrera osteguneko azokako postu guztiak Gernikako Arbola Plazan kokatuko dira. Udalak, koronabirusari aurre egiteko, postuak sakabanatzea erabaki zuen. Azken hilabete hauetan arropa eta osagarri postuak Iparragirre plazan egon dira, baina kokagune hau ez zen saltzaile batzuen gustukoa.