Zumarragak 509,11 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Urretxuk, berriz, 453,95
Azken 24 orduetan bi koronabirus kasu atzeman dituzte Zumarragan eta bakarra Urretxun. Hala, bi herriak gorriz markatutakoen artetik ateratzetik geroz eta gertuago daude. Zumarragak 509,11 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Urretxuk, berriz, 453,95. Laranjaz markatutakoen artera pasatzeko, zifra hori 400etik jaitsi behar da.