Zelai Arizti aretoak Eusko Jaurlaritzaren 'Zinema zale berriak' egitasmoarekin bat egin du
Zelai Arizti aretoak Eusko Jaurlaritzaren ‘Zinema zale berriak’ egitasmoarekin bat egin du. Proiektu honen helburua haurren artean zinema zaletasuna eta euskara sustatzea eta zine aretoei laguntzea da. Bost emanaldi egongo dira, hurrengo bost igandeetan, 12:00etan. Igande honetan Maya erlea-ezti jolasak emango dute, hilaren 30ean Paddington 2 emango dute, ekainaren 6an Asterix, edabe magikoaren sekretua, ekainaren 13an Nur eta herensugearen tenplua eta ekainaren 20an Ballerina. Emanaldi guztiak euskaraz izango dira.
Antolatzaileek herriko haurrak zinemaren magiaz pantaila handian gozatzeko aukera honetaz gozatzera animatu dituzte. Sarrerek 2,90 euro balio dute, baina lehenengo 100 sarrerek euro bateko deskontua izango dute.