Herritarren segurtasuna bermatzeko, Zumarragako Udalak Santa Isabel jairik ez ospatzea erabaki du. Uztailaren 2an, ordea, ezpata-dantza egingo dute.
Koronabirusa dela eta, hartu beharreko segurtasun eta higiene-neurriak kontuan hartuta, eta herritarren segurtasuna bermatzeko eta pilaketak saihesteko, aurten ere Zumarragako Udalak Santa Isabel jaiak ez ospatzea erabaki du.
Hala ere, “kultura eta tradizioan oinarrituta” txistulariekin eta dantzariekin eliza barruko ezpata dantza egitea erabaki da. Hau da, uztailaren 2an amabirjinari ezpata dantza egingo zaio (11:00), baina ez da ez prozesiorik ezta ohorezko aurreskurik egongo.
Ekintza hau zuzenean emango da UTBn eta www.zelaiarizti.eus webgunean.
Osasun egoerak aukera ematen badu, uztailaren 2ko asteburutik kanpo, kultur elkarteek ekintzak programatu ahal izango dituzte, aforoa kontrola daitekeen lekuetan.