Azken 24 orduetan ez dute positiborik atzeman Urretxun eta Zumarragan. Positiborik gabeko azken eguna martxoaren 16a izan zen. Bi hilabete baino gehiago pasa dira harrezkero. Ordutik gaurdaino, egunero positibo bat edo gehiago atzeman dute herri batean edo bestean. Urretxun hiru egun daramatzate, gainera, positiborik gabe. Horrek ez du esan nahi arriskua desagertu denik, ordea: segurtasun neurriak orain arte bezain zorrotz bete behar dira. Zumarragak 325,83 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Urretxuk, berriz, 190,36. Zumarraga laranjaz dago (aurki horiz egongo dela dirudi) eta Urretxu horiz.