Bruma Densa taldeak kontzertua egin du gaur, Urretxuko Labeaga aretoan. Urretxuko eta Zumarragako bost lagunek osatu zuten Bruma Densa taldea 2019. urtean; Ibon eta SRK mikroan, Terry gitarran, Jaius baxuan eta Slim B DJ bezala. Lehendik, No Crew, Throw Rap, Hil Baino Lehen, Veiculo Longo, Dark Rider edo SNKT taldeetan aritutakoak dira.
Iazko udan grabatu zuten aurreneko diskoa, eta irailean ikusi zuen argia. Bertan, hardcore, metal, rap edo drum & bass doinuak uztartzen dituzte. 2020an egitekoak ziren aurkezpen bira, baina pandemia dela eta, bertan behera utzi zuten. Ia urtebete geroago Jon Estankona (Etsaiakeroak, ex Rat-zinger) baterijole berriarekin itzuli dira orain, seikote moduan eta “inoiz baino indartsuago”.
Labeagako kontzertuan Oñatiko Lee-Kore taldea izan dute lagun eskenatokian.
Kontzertu hau Mutamu Zuzenean egitasmoaren barne antolatu du: gaztetxean egin ezin diren kontzertuak, beste formatu batean egingo dira.