Marijose Elgarrestak 2019ko abenduaren 31n erretiroa hartu zuenetik, itxita zegoen
Urretxuko Udalak Areizaga kaleko kioskoa kendu du. Marijose Elgarrestak 2019ko abenduaren 31n erretiroa hartu zuenetik, itxita zegoen. Urretxuar eta Zumarragar askok kiosko hori betidanik ezagutu dute bertan. Izan ere, 50 urte zituen.
Elgarresta familiak ia 80 urte daramatza egunkariak saltzen eta etxeetara eramaten. Marijose eta Maria Jesusen aitonak, Rufinok, 1942an ekin zion egunkariak banatzeari. Postaria zen eta Renfeko langile batek egunkariak etxeetara eramatea proposatu zion. Hasieran gurdiarekin lan egiten zuen. Handik urte batzuetara, Marijose eta Maria Jesusen amak autoa erosi zuen.
Lehenengo kioskoa Rufinok ireki zuen, Areizaga-Kalebarren plazan. Gaur kendu dutenak eta Zumarragako Piedad kalekoak 50 urte dituzte.