25 odol emailek jasoko dituzte dominak
Larunbatean, 12:00etan, 2019ari dagokion domina banaketa egingo du odol emaile elkarteak. Ekitaldi hau iaz egin behar zen, baina atzeratu egin zen pandemia zela eta. Ekitaldia Zelai Arizti aretoan izango dira.
Horra hor domina jasoko dutenen zerrenda: Iñaki Amenabar Perez, Mikel Arranz Iturrioz, Pilar Arrugaeta Ganboa, Jose Luis Aiastui Goenaga, Santiago Briones Carcedo, Diego Calvo Sanz, Juan Cruz Davila Murillo, Francisco de Miguel Andres, Mikel Elgarresta Kastejon, Luis Javier Fernandez Herreros, Jeni Galdos Ormategi, Mikel Martinez Aranburu, Rosa Maria Ruiz Urbano, Andoni Ruiz de Egilaz Mateos eta Ana Belen Taboada Cendonek 25 odol emate egin dituzte; Maria Arantzazu Mendiola Uribe eta Itziar Urzelai Ibarzabalek 40 odol emate, Miguel Angel Plaza Alonso, Jose Miguel Diaz Campano, Jose Antonio Cuerva Camargo, Juan Jose Carrillo Ladron eta Xabier Aranburu Barandiaranek 50 odol emate; Maria Soledad Bidarte Arañak 60 odol emate eta Jesus Maria Arsuaga Mendizabal eta Juan Jose Plazaola Irizarrek 75 odol emate.
Urretxu eta Zumarragako odol emaile elkartea Julita Telleriak sortu zuen 1967an. 2020an 174 emakumek eta 177 gizonek eman zuten odola. Gizonezkoek urtean lau aldiz eman dezakete odola eta emakumezkoek urtean hiru aldiz.
Odola behar da eta elkartekoak bizilagunak, gazteak batez ere, odola ematera animatu dituzte. Osasun arazorik ez duten 18 eta 70 urte arteko guztiek eman dezakete odola. Odol ateratzeak hileko azken azken asteartetan izaten dira, 16:15etik 20:15era, Zelai Arizti kultur etxean. Txanda hartzeko 943 00 78 85 telefono zenbakira deitu behar da.