Zelai Ariztin izan da ekitaldia, gaur eguerdian. 25 odol emaile omendu dituzte guztira. Ataunen atzo egin zuten eskertza ekitaldia.
Urretxuko eta Zumarragako odol emaileei eskerrak emateko ekitaldia egin dute gaur Zelai Arizti aretoan. Urretxuko Maialen Fidalgo eta Zumarragako Arantxa Gonzalez zinegotziek gidatu dute ekitaldia, odol emaile guztiei zuzendutako esker hitzen artean. Hunkigarria izan da Gonzalezen eskertza; gaixotasun bategatik odola behar izan zuela gogoratu du, eta horregatik odol emaileen eskuzabaltasuna zuzen-zuzenean ezagutzen duela esan du.
Odola 25, 40, 50, 60 eta 75 aldiz eman dutenei egin zaie aitortza, 25 herritarri guztira. Odol emaileen elkarteak ohorezko diploma eta opariak banatu dizkie guztiei.
Iñaki Amenabar Perez, Mikel Arranz Iturrioz, Pilar Arrugaeta Ganboa, Jose Luis Aiastui Goenaga, Santiago Briones Carcedo, Diego Calvo Sanz, Juan Cruz Davila Murillo, Francisco de Miguel Andres, Mikel Elgarresta Kastejon, Luis Javier Fernandez Herreros, Jeni Galdos Ormategi, Mikel Martinez Aranburu, Rosa Maria Ruiz Urbano, Andoni Ruiz de Egilaz Mateos eta Ana Belen Taboada Cendonek 25 odol emate egin dituzte; Maria Arantzazu Mendiola Uribe eta Itziar Urzelai Ibarzabalek 40 odol emate, Miguel Angel Plaza Alonso, Jose Miguel Diaz Campano, Jose Antonio Cuerva Camargo, Juan Jose Carrillo Ladron eta Xabier Aranburu Barandiaranek 50 odol emate; Maria Soledad Bidarte Arañak 60 odol emate eta Jesus Maria Arsuaga Mendizabal eta Juan Jose Plazaola Irizarrek 75 odol emate.
2020an 174 emakumek eta 177 gizonek eman zuten odola Urretxun eta Zumarragan. Gizonezkoek urtean lau aldiz eman dezakete odola eta emakumezkoek urtean hiru aldiz Odol ateratzeak hileko azken asteartetan izaten dira, 16:15etik 20:15era, Zelai Arizti kultur etxean. Txanda hartzeko 943 00 78 85 telefono zenbakira deitu behar da.