Ekitaldian alpinista eta eskalatzaile ezagunek parte hartu zuten
Urretxuko Udalak Mendi Festa antolatu ohi du urtero Xabier Ormazabal alpinistaren oroimenez. Aurten ere, koronabirusa dela eta, ezin izan da ospatu. Baina mendizaleek elkartzeko aukera eduki dute, Xabier Ormazabal bekaren eskutik. Ostiralean hirugarren beka irabazi duen Ander Zabalzak bere egitasmoa aurkeztu zuen. Gainera, Felipe Uriarte mendizalea omendu zuten. Ekitaldian alpinista eta eskalatzaile ezagunek parte hartu zuten. Besteak beste, Alberto Iñurrategik, Eneko Pouk eta Nico Favressek.