Egun beroa izan zen atzokoa, eta gauean ekaitza lehertu zen. Euskal Herrian 700 tximista baino gehiago zenbatu ditu Euskalmetek. Horietako batek, Zumarragako herrigunea jo zuen.
Iragarrita zegoen, baina atzoko ekaitzak ezustean harrapatu zituen herritar asko. Bero handia egin zuen atzo, eta gauean, ekaitza lehertu zen. Euskal Herrian 777 tximista zenbatu zituen Euskalmet meteorologia agentziak.
Horietako batek, Zumarragako herrigunea jo zuen, bete-betean. Hiri Lorategi auzoaren goialdean jo zuen, hain zuzen ere. 18 eta 17 zenbakidun etxeen artean, linea elektrikoan. Bi familiek sekulako sustoa hartu zuten, baina ez zen ezer larririk gertatu. Hori bai, hainbat etxetresna elektriko hondatu dizkie.
Tximistez gain, haizea eta euria ere egin zituen. Ordizian, 83,3 kilometro orduko boladak neurtu zituzten, eta metro kubikoko 6,3 litro erori ziren, hamar minutuko tartean.
Sare sozialetan zabaldutako bideo honetan, tximista bat Zumarragan lehertu zeneko unea ikus daiteke: