Raul Blanco Espainiako Industria idazkaria Zumarragako alkatearekin elkartu da Arcelorri buruz hitz egiteko
Bileran Denik Itxaso Espainiako Gobernuko ordezkariak eta Rosa Maiza zinegotziak ere parte hartu dute
Zumarragako Udala ArcelorMittal enpresaren instalazioei erabilpenen bat emateko lan egiten ari da, lantegia itxi zenetik. Pabilioi guztiak erabiliko dituen enpresa bat erakartzea oso zaila denez, enpresa ezberdinak erakartzeko lan egiten ari dira. 2019ko maiatzean Mikel Serrano Zumarragako alkatea Raul Blanco Espainiako Gobernuko Industria zuzendariarekin elkartu zen. Bertan berrikuntza gune bat ezartzea proposatu zion eta gobernuari laguntza eskatu zion. Ordutik, udalak, gobernuak eta ArcelorMittalek hiru bilera egin dituzte Industria ministerioan.
Europaren Next Generation laguntzak direla eta, gaur Zumarragako udaletxean elkartu dira Blanco, Serrano, Denis Itxaso Espainiako Gobernuko ordezkaria eta Rosa Maiza zinegotzia. Helburua Europaren laguntza jasotzea da. Lan ildo bat zehazten ari dira. “Zumarragak iragan industrial garrantzitsua du eta etorkizunean ere industriak garrantzia izatea nahi dugu. Diseinatzen ari garen proiektua Espainiako Gobernuaren planekin bat dator eta, beraz, lehentasuna izango du”, esan du Blancok.