Urretxu, Mutriku eta Eibar dira berdez ageri diren Gipuzkoako herri bakarrak
Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako herrien artean, Urretxu da azken bi asteetan koronabirus kasu gutxien izan duena. Hiru herri bakarrik daude berdez: Urretxu, Eibar eta Mutriku. Urretxuk 29,29 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan, Mutrikuk 37,64 kasu eta Eibarrek 47,32.