Herriko kultur mugimenduaz kezkaturik dauden hainbat urretxuarrek eta zumarragarrek Kultur Aterkia izeneko proiektua sortu dute. Gaur aurkeztu dute, Zumarragako plazan. Egitasmo honen helburua herriko kultur mugimendua biziberritzea da, kaleak berreskuratzea.
Gorka Ojangurenek manifestua irakurri du, grafitilariek eta bertsolariek bat-bateko saioak egin dituzte eta herriko artisten lanak ikusteko aukera egon da.
Webgunea ere badute, Gattikenek egina: kuturaterkia.eus webgunean herriko artisten lanez eta artisten azalpenez goza dezakegu.
Artisten lanak bi herrietako kaleetan ere ikus daitezke. Ondoan duten QR kodeen bidez, artistei eta lanei buruzko informazioa eskura daiteke.