Sutobal enpresak etxebizitzak egin behar ditu Piedad 1en eta Kalebarren 2 eta 4an
Kalebarren Zumarragako kale zaharrenetakoa da eta bertako etxe asko egoera txarrean daude. Udalak 25 urte daramatza Kalebarren zaharberritu nahian eta lehen pausoa ematen ari dira jada: Sutobal enpresak Piedad 1, Kalebarren 2 eta Kalebarren 4ko etxeak bota eta 27 etxebizitza eta 28 garaje egingo ditu. Gaur goizean Piedad 1eko etxea botatzeari ekin diote. Lanek ikusmin handia piztu dute. Horra hor bideo batzuk.