Urretxu eta Zumarragako pentsiodunek, astelehenero bezala, elkarretaratzea egin dute. Gaurkoa berezia izan da, Iberdrolaren bulegoaren aurrean ere protesta egin baitute, argindarraren garestitzearen aurka. Pentsioak %0,9 jaitsi diren bitartean, argindarra %46 igo dela salatu dute. “Argindarra premiazko ondasun bat da. Zergatik ez dute ezer egiten gobernuek? Nahikoa da”, esan dute.