'Zuekin Azoka' bonuak bigarrengoz salgai jarri ditu udalak, herriko azoka bultzatzeko asmoz.
Zumarragako Udalak Zuekin Azoka bonuak salgai jarri ditu, bigarrengoz. Egitasmo honen helburua herritarrek larunbatetako Zumarragako azokan kontsumitzea da. Lehen kanpaina Gabonetan izan zen eta erantzun ona jaso zuen.
Funtzionamendua aurreko aldiko bera izango da. Herritarrek 5 euroko balioa duten lau bonu erosiko dituzte, 10 euroren truke. Hala, 10 euroren truke, 20 euroko erosketa egin ahal izango dute.
Pertsona bakoitzak bonu bat eros dezake, gehienez. Eroslea 18 urtetik gorakoa izan behar da eta NANa aurkeztu behar du. Zumarragatik kanpo bizi direnek ere Zuekin Azoka bonuak eros ditzakete.
Bonu salmenta atzo hasi zen. Ostegunetan eta ostiraletan Zelai Arizti kultur etxean eros daitezke (09:30etik 14:30era) eta larunbatetan azokan bertan.
Bonuak larunbat honetatik aurrera erabili daitezke, uztailaren 24a arte. Egitasmoarekin bat egin duten postuetan bakarrik erabili daitezke. Postu hauek egitasmoarekin bat egiten dutela iragartzen duten kartel bat edukiko dute.
Gabonetako kanpainak arrakasta izan zuen: bonu guztiak berehala saldu ziren eta 24 saltzailek egitasmoarekin bat egin zuten. Udalak bigarren kanpaina honek ere arrakasta izatea espero du.