25 eta 24 irabazi zion atzo Errenteriako Aranbururi

Beloki Pilota Kirol Elkarteko Josu Vianak Gipuzkoako federazioaren paleta txapelketako finala jokatuko du datorren astean. Finalerdia atzo jokatu zuen Errenteriako Aranbururen aurka eta 25 eta 24 irabazi zion. Viana galtzen joan zen, 16 eta 9 hain zuzen ere, baina partida iraultzea lortu zuen. Finala datorren astean jokatuko du, oraindik zehazteke dagoen pilotaleku batean.